Paragrafoak koskatzea
Neurri-unitateak aldatzeko, aukeratu , eta gero hautatu beste neurri-unitate bat 'Ezarpenak' arean.
Koskak uneko paragraforako, hautatutako paragrafo guztietarako edo paragrafo-estilo baterako alda ditzakezu.
Erregela erabiliz ere ezar daitezke koskak. Erregela bistaratzeko, aukeratu .
-
Aukeratu uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafo guztien koskak aldatzeko. Erregela erabilita ere ezar ditzakezu koskak.
-
Egin eskuineko klik paragrafo batean eta aukeratu , paragrafo-estilo bera dute paragrafo guztien koskak aldatzeko.
Koskak ezkerreko eta eskuineko orri-marjinen arabera kalkulatzen dira. Paragrafoa orri-marjinarantz hedatu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat.
Koskak desberdinak dira idazteko noranzkoaren arabera. Esaterako, begiratu koska-balioa ezkerretik eskuinerako hizkuntzetan. Paragrafoaren ezkerreko ertzari ezkerreko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska. Eskuinetik ezkerrerako hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertzari eskuineko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska.
Alderantzizko kosketarako, sartu balio positiboa aukeran eta balio negatiboa aukeran.